Aramaion, alerta eta prebentzio neurriak hobetzeko WhatsApp taldea
Aramaion, azkenaldian udalaren bidez zabaltzen diren abisuak herritar guztietara iristeko zailtasunak identifikatu dira. Egoera honek, informazioaren hedapena hobetzeko asmoz, Alerta eta prebentziorako WhatsApp talde bat sortzea erabaki da. Talde honen helburua, herritar guztiek udalaren abisu garrantzitsuak jasotzea da, baita udalerritikan kanpo lan edo bizitzen duten herritarrek ere.
Ezagutzera emandako abisuak, honako hauek izango dituzte:
- Osasun-alertak
- Meteorologia-alertak
- Trafikoari eta mugikortasunari lotutako abisuak, bide mozketak eta zirkulazioan eragina duten gorabeherak barne
- Segurtasunerako edo prebentziorako interesa duten jakinarazpenak
Taldean sartu nahi dutenek, udalarekin harremanetan jarri behar dute auzo alkateen bidez, udaletxera deituta edo udaletxeko harreran. OHARRA: Aramaion Bizi kanalak bere funtzionamendua mantenduko du, bi kanaletarako izena eman beharrik gabe.



