Sukaldaritza kontzientearen tailerra Zuiako Casa Bea Murgian
Irailaren 11n, 18:00etatik 20:00etara, Sukaldaritza Kontzientearen tailer bat izango da Casa Bea Murgian. Tailer hau Lorena Toquero-ren eskutik garatuko da eta baserriko landareak erabiliz sukaldatzen ikasteko aukera emango du.
Tailerraren prezioa 3 eurokoa da eta parte-hartzaile kopurua mugatua da. Izena emateko epea irailaren 4ra arte egongo da irekita. Izena emateko eskaerek parte-hartzaile kopurua gainditzen badute, plazen esleipena zozketa bidez egingo da.




