Ignacio Aldecoa Kultura Etxean Alazne Mancha artistaren erakusketa
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 18a. Gaur, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean, Alazne Mantxa artistaren ‘Natura ederra da’ erakusketa inauguratu da, eta abuztuaren 1era arte egongo da ikusgai. Erakusketa Indesarekin lankidetzan antolatu da, eta bertan 15 olio pinturak euskal natura eta dantzen inguruko ikuspegi berezia eskaintzen dute.
Alaznek Laudioko Lantze tailerrean lan egiten du, laneratze eta gizarteratze programetan parte hartzen duten desgaitasuna duten pertsonen helpuruz. Artistak adierazi duenez, pintura izan da bere pasioa nerabezarotik eta, haren lanen bidez, ingurune naturalaz eta kulturako tradizioez egiten duen ikuspegia adierazi nahi du, eta berdintasun mezu bat helarazi: “Desgaitasuna duen pertsona gisa, uste dut pertsona guztiok aukera berdinak izan behar ditugula eta errespetatuak izan behar dugula”.
Irekiera ekitaldian parte hartu dute Gizarte Politiken Saileko Gorka Urtaran eta Kultura eta Kirol Saileko Ana del Val diputatuak, ekimenaren balio kulturala eta soziala azpimarratuz. Foru arduradunek azpimarratu dute erakusketa hau Arabako talentuaren adibide gisa ikusi behar dela eta kultura inklusio eraginkorraren bidean funtsezko tresna izan daitekeela. Era berean, Indesak lan aukeren motor gisa eta garapen pertsonal egiteko garrantzia nabarmendu dute.




