Arabako landa eremuko garbitokiei buruzko hitzaldia
Sancho el Sabio Vital Fundazioak antolatuta, ‘Arabari buruz’ zikloaren barruan, Beatriz Gallegoren hitzaldia izango da ostegun honetan, apirilaren 16an. Oiongo historialari eta antropologoa den Gallegok, ‘Lavaderos en el mundo rural alavés. Mitos y realidades de un espacio femenino propio’ izeneko ikerketa aurkeztuko du.
Hitzordua 18:30ean hasiko da, Betoñuko egoitzan, Gasteizen. Sarrera librea izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da www.sanchoelsabio.eus webgunean, Vital Fundazioak adierazi duenez.
Beatriz Gallego, hamar hilabetez ibili da Arabako herrietan elkarrizketak egiten eta garbitokiei buruzko dokumentazioa biltzen. Garbitokiek arropa garbitzeko erabilera izan zuten 1960ko hamarkadara arte, emakumeen arteko topaketarako eta loturak egiteko gune gisa ere funtzionatu zuten.
Hitzaldiaren bidez, emakumeek belauniko lan egiten zuten toki zaharrenak zeintzuk ziren eta nola erabilitzen zuten ur ertzean eta ur barruan, harriak edo garbitzeko oholak erabiliz, azalduko da. Gainera, higieneari arreta berezia ematearen ondorioz, garbitegi publikoak eraikitzen hasi ziren emakumeen lanak baldintza hobeetan egitea ahalbidetzeko.
Gaur egun, etxebizitzetara ur korrontea iritsi eta garbigailuak agertzearekin batera, garbitokiak gero eta gutxiago erabili izan dira. ‘Arabari buruz’ zikloan, arkeologiari, historiari, filologiari, arteari eta Arabako ondareari buruzko hilero hitzaldiak antolatzen dira.
