Eusko Jaurlaritzak 10,5 milioi euro bideratuko ditu kulturaren ekoizpenera eta sustapenera, hiru dirulaguntza deialdiren bidez

Eusko Jaurlaritzak Kultura Ekoizpenari eta Sustapenari 10,5 milioi euro bideratuko dizkio

Gaur, Gobernu Kontseiluak hiru dirulaguntza deialdi onartu ditu kultura ekoizteko eta sustatzeko. Alde batetik, ikus-entzunezko ekoizpenerako deialdia, 8,828 milioi euroko aurrekontuarekin. Bestetik, arte eszenikoak sustatzeko programetarako 850.000 euro eta azkenik, literatura argitalpenen ekoizpenerako 760.000 euro bideratuko dira.

Guztira, 10.438.000 euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak kulturaren ekoizpenera, ikus-entzunezko, arte eszeniko eta literario alorretako proiektuetarako. Ikus-entzunezko ekoizpenari dagokionez, diruz lagunduko diren modalitateak honako hauek dira:

Gainera, film laburrak diruz laguntzeko 428.000 euro bideratuko dira eta euskarazko serieen ekoizpenari 3.000.000 euro lagunduko zaizkio.

Arte eszenikoen sustapenari dagokionez, 160.000 euro etengabeko prestakuntzarako eta 265.000 euro kaleko arte eszenikoak erakusteko programetarako bideratuko dira. Literatura argitalpenen alorrean, 575.000 euro euskarazko literaturako argitalpenetarako bideratuko dira.

Dirulaguntzak eskatzeko epea hilabete iraungo du, aginduaren argitalpenaren hurrengo egunetik aurrera.