Eusko Jaurlaritzak Arabako landa-esparruko farmazia-arreta hobetzeko proiektua luzatu du
Gaurko Gobernu Kontseiluak, Osasun Sailaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Arabako Farmazialarien Elkargo Ofizialaren arteko lankidetza-hitzarmena luzatzea onartu du. Hitzarmenak Añanako eta Arabako Mendialdeko biztanleen farmazia-arreta hobetzeko “Botika etxean eskura” proiektu pilotua garatzea du xede.
Proiektuaren helburua, medikamentuak etxean entregatzea bermatzea da, hala nola farmazia-arreta hobetzea. Osasun Sailak eta Arabako Foru Aldundiak 250.000 euro bideratuko dituzte inbertsio honetarako, Eusko Jaurlaritzak 190.000 euroko ekarpena eginez.
Ekimen honen bidez, medikamentuak preskribitutako moduan jasoko dituzte pazienteek etxetik, eta medikamentuen erabilerarekin lotutako arazoak identifikatu eta konpontzeko aukera izango dute. Gainera, tratamenduen jarraipena areagotzeko maneiatze pertsonalizatuak proponduko dituzte.
