Eusko Jaurlaritzak 400.000 euro bideratuko ditu euskarazko argitalpenak sustatzeko

Eusko Jaurlaritzak euskarazko argitalpenak indartuko ditu

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du euskaraz eta paperean argitaratzen diren argitalpenak babesteko dirulaguntzen programa berri bat. Hori dela eta, 400.000 euroko zuzkidura ezarriko da, euskararen sorkuntza, zabalkundea eta gizarte-presentzia indartzeko.

Deialdiaren bidez, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak euskarazko kultur ekosistemaren indartzea tza konpromisoa berretsi nahi du. Horrez gain, herritarrek euskarazko kultura-edukiak disfrutatzea eta horien sarbidea erraztea bilatzen du.

Proiektu honen helburua, euskara babestea eta gizarte-eremu guztietan bere presentzia handitzea da.