Arabako Artxiboak 1860ko Eklipsea Omentzen Du
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 30a. Ana del Val, Kultura eta Kirol diputatuak, 1860an Araban gertatutako eklipsea gogorarazteko panelak aurkeztu ditu Vitoria-Gasteizko Astronomo Kalean. Erakusketa, “Astronomoak eta eklipsea” izenburuarekin, Arabako Artxiboak antolatu du eta Iñaki Armentia Gómez de Segura ikertzailearen testuekin osatu da.
Erakusketan Britainia Handiko, Frantziako, Errusiako, Danimarkako eta Prusiako astronomoak gure lurraldera ekarri zituen 1860ko uztailaren 18ko eguzki eklipse osoa aztertzen da. Horien artean Hann Heinrich Mädler, Tartuko Behatokiko zuzendaria, zegoen, eta hark idatzitako testuek fenomenoaren behaketa eta zientzialarien egonaldia berreraikitzen lagundu dute.
Mädler eta bere taldekideek Vitoria-Gasteizko gizartearen ezaugarriekin lotutako hainbat faktore jaso zituzten koadernoetan. Gainera, Warren de la Rue astronomo britainiarraren espedizioa nabarmentzen da, zeinaren bidez Rivabellosan eguzkiaren eklipse osoaren lehen argazki seriea lortu zen.
Gaurkoa aurkezpena, 1860ko eklipsearen behaketa omentzen duen monolitoaren ondoan egin da. Monolito hau Mädlerrek Eta haren kideek duela 166 urte instrumentuak instalatu zituzten gune berean kokatzen da. Erakusketa, abuztuaren 10era arte Astronomo Kalean egongo da, ondoren Probintzia Plazara eramango da.
Ana del Valek, Foru Aldundiak abuztuaren 12ko eklipse osorako prestatu dituen kultura jardueren programak ere azpimarratu ditu. Arabako Natur Zientzien Museoak hainbat hitzaldi eta tailer antolatu ditu lehen seihilekoan, eta BIBAT Museoak “El otro eclipse. Warren De la Rue” erakusketa prestatu du, Bendañako jauregian uztailaren 18tik urriaren 18ra bisita daitekeena. Gainera, Foru museoetan uztailaren 31tik aurrera, doako betaurreko homologatuak eskuratzera ere gonbidatzen dituzte, eklipsea segurtasunez ikusteko.
