Nerea Melgosa, Amaia Barredo eta Javier Hurtado sailburuak Zeledonen jaitsieran parte hartuko dute

Nerea Melgosa, Amaia Barredo eta Javier Hurtado, jaia iragartzen

Nerea Melgosa, Amaia Barredo eta Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako sailburuak, gaur arratsaldean, Gasteizko Andre Maria Zuriaren omenezko jaien hasiera iragartzen duen txupinazoan eta Zeledonen Jaitsieran izan dira. Saski Baskoniak jaurti du 2026ko txupinazoa, Paolo Galbiati entrenatzailearekin, Tadas Sedekerskis kapitainarekin, Miriam Peredarekin eta Felix Fernandez kirol zuzendariarekin ordezkatuta. Zeledonen etorrera festa giroa piztu du jendez lepo zegoen Andre Maria Zuriaren plazan.

Melgosak, herritar guztiei jai zoriontsuak opa dizkie, Arabako hiriburua bisitatzen duten egunotan, eta dibertsioa, errespetua, elkarbizitza eta giro ona nagusi diren ospakizunak aldarrikatu ditu.