Nordic Walking taldea emakumeentzako
Zuian emakumeentzako Nordic Walking taldean parte hartzeko izen-ematea zabalik egongo da abuztuaren 14tik 28ra. Saioek irailaren 4an eta 18an, urrian 2an, 9an eta 16an, azaroaren 13an, 20an eta 27an, eta abenduaren 11n eta 18an izango dira, arratsaldeko 17:00etatik 18:30era. Jarduera Zuian egingo da eta bastoiak ekintza hauetarako prest egongo dira.
Izen-emateak berdintasuna@gorbeialdea.eus helbidera bidali beharko dira abuztuaren 14tik 28ra.
