CórrELA, lasterketa solidarioaren bostgarren edizioa
Irailaren 13an Vitoria-Gasteizen egingo da CórrELA lasterketa eta martxa solidarioa, ELA (Esclerosis Lateral Amiotrófica) gaixotasuna ezagutarazi, laguntza ekonomikoa biltzeko eta ikerketak babesteko asmoarekin. Euskal Herrian, urtean 40 pertsona inguru pairatzen ari dira gaixotasun hau.
ADELA Araba elkarteak, Fundación Vitalen laguntzarekin, aurkezpen ekitaldia egin du eguna baino lehen. Ekitaldi honetan, Txaro Mandaratz presidenteak, Arantxa Ibáñez de Opacua Fundación Vitaleko zuzendariak, eta Kepa Ortiz de Urbina laborategi sozialeko arduradunak parte hartu dute. Manuel Perea, gaixotasunaren biktima, ere bertan izan da.
Oraindik 500 pertsona inskribatzeko aukera dute, eta helburua 1.400 parte-hartzaile elkartzea da.




