26 de julio de 2026
  • Acceder
es Castellano eu Euskara
Gorbeia Gaur
No Result
View All Result
  • Gorbeia
    • Aramaio
    • Arratzua-Ubarrundia
    • Legutio
    • Urkabustaiz
    • Zigoitia
    • Zuia
  • Política
  • Sucesos
  • Deportes
  • Ocio
  • Economía
  • Cultura
  • Salud
  • El Tiempo
Gorbeia Gaur
  • Gorbeia
    • Aramaio
    • Arratzua-Ubarrundia
    • Legutio
    • Urkabustaiz
    • Zigoitia
    • Zuia
  • Política
  • Sucesos
  • Deportes
  • Ocio
  • Economía
  • Cultura
  • Salud
  • El Tiempo
No Result
View All Result
Gorbeia Gaur
No Result
View All Result

Gorka Aguinagaldek emango dio hasiera IX. Ardo Upelen Lasterketari, Blusen eta Nesken Egunean Gasteizko erdigunea berriro jai-giroz beteko duen hitzorduari

por Eunate F. Domínguez
23 julio, 2026
in Actualidad, Vitoria

Blusen eta Nesken Elkarteak eta Vitoria-Gasteiz Wine City elkarteak jai-egitarauan dagoeneko finkatuta dagoen proba honen beste edizio bat antolatu dute, Gasteizko Udalak bultzatuta eta Vital Fundazioaren babes nagusiarekin

Uztailaren 25ean, Blusen eta Nesken Egunean, Gasteizko kuadrillek giro onez, kolorez eta umorez beteko dute erdigunea, Ardo Upelen IX. Lasterketa dela eta; izan ere, ekitaldi hori eguneko ekitaldirik berezi eta preziatuenetakoa da, tradizioa, herri-kirola, ardoa eta lurraldearen sustapena uztartzen baititu.

Blusen eta Nesken Elkarteak eta Vitoria-Gasteiz Wine City elkarteak antolatu dute Ardo Upelen IX. Lasterketa, Gasteizko Udalaren bultzadarekin eta Vital Fundazioaren babes nagusiarekin. Aurtengo edizioaren upategi babeslea Bodegas Alútiz izango da. Parte-hartzaileei botila bana ardo emateaz gain, talde irabazleak jasoko duen upela ere emango du.

Lasterketa Santiago Eguneko jaien erakargarri turistiko eta dibertigarrietako bat da jada, eta, aurten ere, Plaza Berrian eta inguruko kaleetan egingo da. Publikoari Arabako Errioxako ardoaren kultura hurbilduko dio, eta lurraldeko produkturik adierazgarrienetako baten garrantzia azpimarratuko du.

Bederatzigarren edizio honetan, lasterketak aparteko gonbidatu bat izango du: Gorka Aguinagalde aktore eta umorista; hark emango du lasterketa abiatzeko ohiko banderakada.

Gasteizen jaio zen Aguinagalde, eta ibilbide profesional luzea du antzerkian, zineman eta telebistan. Hainbat lanetan hartu du parte: 27 film luzetan, 25 film laburretan, 30 antzezlan baino gehiagotan eta, besteak beste, Allí Abajo, Cuéntame cómo pasó eta Benidorm telesail ezagunetan. Film luzeetatik, Airbag, La Comunidad, Abuela Tremenda eta El carné aipa daitezke, Álex de la Iglesia, Daniel Monzón eta Juanma Bajo Ulloa zuzendarien agindupean eginak.

Eunate F. Domínguez

Eunate F. Domínguez

Next Post

Casting abierto para el carril zurdo

Gomendatutako albisteak

Kuartango ha celebrado la última reunión del Foro de Seguridad del País Vasco

1 mes ago

Imágenes: II Carrera Errota Anitza

1 mes ago

Albiste ezagunenak

  • Blusas y neskas estrenan el nuevo trazado del paseíllo

    0 shares
    Share 0 Tweet 0
  • Arabako Garraio Partzuergoa eratzeko prozesua zehazten duen bide-orria onetsi du Arabako Mugikortasun Agintaritzak

    0 shares
    Share 0 Tweet 0

Gorbeia Gaur

Gorbeia Gaur representa la fuerza del periodismo local, con el compromiso de contar de primera mano lo que ocurre en los pueblos y barrios de Euskadi.

Categorías

  • Actualidad
  • Aramaio
  • Arratzua-Ubarrundia
  • Bilbao
  • Cultura
  • Deportes
  • Economía
  • El Tiempo
  • Ez aurkitua
  • Legutio
  • Ocio
  • Política
  • Salud
  • Sucesos
  • Urkabustaiz
  • Vitoria
  • Vitoria-Gasteiz
  • Zigoitia
  • Zuia

Información Gorbeia Gaur

  • Aviso Legal

  • Condiciones de Uso

  • Política de Privacidad

  • Cookies

  • Accesibilidad

  • Publicidad
  • Contactar

© 2026 Gorbeia Gaur.

Welcome Back!

Login to your account below

Forgotten Password?

Retrieve your password

Please enter your username or email address to reset your password.

Acceder
No Result
View All Result
  • Gorbeia
    • Aramaio
    • Arratzua-Ubarrundia
    • Legutio
    • Urkabustaiz
    • Zigoitia
    • Zuia
  • Política
  • Sucesos
  • Deportes
  • Ocio
  • Economía
  • Cultura
  • Salud
  • El Tiempo

© 2026 Gorbeia Gaur.