Gasteizko Udalak Bero Planaren alerta laranja aktibatuko asteartean eta asteazkenean, uztailaren 28an eta 29an, iragarpen meteorologikoen arabera bero handia egingo baitu, termometroak 37-38 gradura iritsiz.
Hain zuzen, Gasteizko Udaletik prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, asteartean, 12:00etatik 20:00etara aktibatuko da alerta laranja, tenperatura 37 gradu ingurukoa izan daiteelako.
Era berean, asteazkenean ere oso tenperatura altuak espero dira egun osoan zehar, eta alerta laranja izango da egunean zehar, eta horia 20:00etatik aurrera, maximoak 38 gradu ingurukoak izango direlako.
Abisu hauekin, esku hartzeko planean jasotako udal baliabideak aktibatuko dira, Osasun Publikoa, Kirola, Gizarte Politikak, Hezkuntza, Jasangarritasuna, Klima eta Energia, Herritarrentzako Arreta eta Gardentasuna, Komunikazioa, Prebentzioa, Su Itzaltzea eta Salbamendua, Udaltzaingoa, Gizarte Etxeak, Espazio Publikoa, Mantentze Lanak, Gazteria eta Turismoa zerbitzuak barne hartzen dituzten plan espezifikoekin.
Horrela, Gasteizko Udalak herritarrei gogorarazi die bero handiko egunetan prebentzio neurriak hartzea funtsezkoa dela, bereziki adineko pertsonen, haurren, haurdunen eta gaixotasun kronikoak dituztenen kasuan. Gomendioen artean daude eguzkipean denbora luzez ez egotea, hidratazio egokia mantentzea, jarduera fisiko bizia eguneko beroeneko orduetan saihestea eta etxebizitzak ahalik eta freskoen mantentzea. Udalak, gainera, egoeraren bilakaeraren jarraipena egingo du eta, iragarpen meteorologikoen arabera beharrezkoa balitz, aurreikusitako neurriak egokitu edo indartu ahal izango ditu.




