24 de agosto de 2026
  • Acceder
es Castellano eu Euskara
Gorbeia Gaur
No Result
View All Result
  • Gorbeia
    • Aramaio
    • Arratzua-Ubarrundia
    • Legutio
    • Urkabustaiz
    • Zigoitia
    • Zuia
  • Política
  • Sucesos
  • Deportes
  • Ocio
  • Economía
  • Cultura
  • Salud
  • El Tiempo
Gorbeia Gaur
  • Gorbeia
    • Aramaio
    • Arratzua-Ubarrundia
    • Legutio
    • Urkabustaiz
    • Zigoitia
    • Zuia
  • Política
  • Sucesos
  • Deportes
  • Ocio
  • Economía
  • Cultura
  • Salud
  • El Tiempo
No Result
View All Result
Gorbeia Gaur
No Result
View All Result

Etxeko eta zaintzako langileentzako Gasteizko informazio eta orientazio zerbitzuak 400 lagun inguru artatu ditu 2022tik

por Eunate F. Domínguez
20 agosto, 2026
in Actualidad, Vitoria

Gasteizko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak 2022an martxan jarritako Etxeko eta Zaintza Langileentzzako Informazio eta Orientazio Zerbitzuak 400 pertsona inguru artatu ditu ateak ireki zituenetik. Gainera, taldeko 23 saio egin ditu guztira

Gasteizko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak 2022an martxan jarritako Etxeko eta Zaintza Langileentzzako Informazio eta Orientazio Zerbitzuak 400 pertsona inguru artatu ditu ateak ireki zituenetik. Gainera, taldeko 23 saio egin ditu guztira.

Ana Lopez de Uralde Gasteizko Berdintasun zinegotziaren hitzetan, «Gasteizko Emakumeen Etxean dagoen doako baliabide honen bidez, etxeko enpleguaren eta zaintzaren arloko langileen eskura informazioa jartzen dugu, beren lan eskubide eta betebeharrei lotutako alderdi praktikoei buruzko zalantzak argitu ahal izan ditzaten: kontratazioa, soldatak, lanaldiak. Gainera, eskaera egiten duen emakume bakoitzaren beharretara egokitutako laguntza eskaintzen dugu. Hori guztia ahalduntze feministaren barruan dago».

Zerbitzuak lan eskubide eta betebeharrei buruzko informazioa eskaintzen die erabiltzaileei, baita udal baliabideei, atzerritartasun izapideei, ziurtagiri soziolaboralen kudeaketari, ikasketen baliozkotzeari eta abarri buruzkoa ere.

Udalak arreta pertsonalizatua eskaintzen du, bai telefonoz, bai aurrez aurre, asteazkenetan, Emakumeen Etxean. Uztailean, ordutegia 11:30etik 13:30era da, eta irailetik aurrera, 17:30etik 19:30era. Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da 945 16 13 14 telefonoan edo emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city helbide elektronikoan.

Bestalde, Berdintasun Zerbitzuak ahalduntzerako eta ikaskuntza kolektiborako doako prestakuntza ere eskaintzen du. Saioetan, eskubideak, ekonomia feminista eta horiek defendatzeko tresnak izango dituzte hizpide.

Aurten, ikastaroak ‘Zaintzen eta lan eskubideen ekonomia feminista. Etxeko eta zaintzako lana egiten duzu?’ izenburua du. Irailaren 12an, 19an eta 26an eta urriaren 3an izango da, eta azken saioaren data oraindik zehaztu gabe dago. 17:00etatik 20:30era egingo da, Emakumeen Etxean. Izen-emateak zabalik daude eta 633 23 53 12 telefonora deituz egin daitezke, irailaren 4ra arte (egun hori barne).

Ikastaroaren guztizko iraupena 16 ordukoa da eta, amaitzean, parte hartu duten emakumeek ikastaroa egin dutela egiaztatzen duen ziurtagiria jasoko dute. Irailaren 12an, zaintzaren eta etxeko lanaren sistema aztertuko dute zaintzaren ekonomia feministatik; hilaren 19an, Familia Etxeko Zerbitzuaren Legea, lan kontratuak, soldatak, laneko denbora, oporrak eta ordaindutako baimenak eta atseden aldiak landuko dituzte; eta irailaren 26an, nominak, laneko bajak, kaleratzea, kalte-ordainak eta kitapena.

Urriaren 3an, larunbatean, barne erregimenaren araberako etxeko eta zaintzako lana eta lanaren autoantolaketa ekonomia sozialetik aztertuko dira. Azken saioa, oraindik data zehazteke dagoena, itxiera saioa izango da, eta bertan ziurtagiriak banatuko dira.

Eunate F. Domínguez

Eunate F. Domínguez

Next Post

Zara-Mugi programak hainbat kultur eta aisialdi ekimen eskainiko ditu azarora arte Gasteizko Zaramaga auzoan

Gomendatutako albisteak

Paolo Galbiati, ante el dilema de la exclusión

5 meses ago

Artziniega finaliza mayo con servicios ampliados

3 meses ago

Albiste ezagunenak

  • Mirai Inversiones ha adquirido la alavesa Excavaciones Mendiola

    0 shares
    Share 0 Tweet 0
  • Sin el fondo de armario de sus rivales en Euroliga

    0 shares
    Share 0 Tweet 0
  • Abde, el gran comodín de Quique

    0 shares
    Share 0 Tweet 0

Gorbeia Gaur

Gorbeia Gaur representa la fuerza del periodismo local, con el compromiso de contar de primera mano lo que ocurre en los pueblos y barrios de Euskadi.

Categorías

  • Actualidad
  • Aramaio
  • Arratzua-Ubarrundia
  • Bilbao
  • Cultura
  • Deportes
  • Economía
  • El Tiempo
  • Ez aurkitua
  • Gasteiz
  • Legutio
  • Ocio
  • Política
  • Salud
  • Sucesos
  • Urkabustaiz
  • Vitoria
  • Vitoria-Gasteiz
  • Zigoitia
  • Zuia

Información Gorbeia Gaur

  • Aviso Legal

  • Condiciones de Uso

  • Política de Privacidad

  • Cookies

  • Accesibilidad

  • Publicidad
  • Contactar

© 2026 Gorbeia Gaur.

Welcome Back!

Login to your account below

Forgotten Password?

Retrieve your password

Please enter your username or email address to reset your password.

Acceder
No Result
View All Result
  • Gorbeia
    • Aramaio
    • Arratzua-Ubarrundia
    • Legutio
    • Urkabustaiz
    • Zigoitia
    • Zuia
  • Política
  • Sucesos
  • Deportes
  • Ocio
  • Economía
  • Cultura
  • Salud
  • El Tiempo

© 2026 Gorbeia Gaur.