30 de julio de 2026
  • Acceder
es Castellano eu Euskara
Gorbeia Gaur
No Result
View All Result
  • Gorbeia
    • Aramaio
    • Arratzua-Ubarrundia
    • Legutio
    • Urkabustaiz
    • Zigoitia
    • Zuia
  • Política
  • Sucesos
  • Deportes
  • Ocio
  • Economía
  • Cultura
  • Salud
  • El Tiempo
Gorbeia Gaur
  • Gorbeia
    • Aramaio
    • Arratzua-Ubarrundia
    • Legutio
    • Urkabustaiz
    • Zigoitia
    • Zuia
  • Política
  • Sucesos
  • Deportes
  • Ocio
  • Economía
  • Cultura
  • Salud
  • El Tiempo
No Result
View All Result
Gorbeia Gaur
No Result
View All Result

Uribarri Ganboako urtegiak 15 jarduera proposatuko ditu urte guztian zehar egiteko

por Eunate F. Domínguez
30 julio, 2026
in Actualidad, Vitoria

Arabako Foru Aldundiak Uribarri Ganboako urtegia urte osoan gozatzeko gonbita egin du, esperientzien katalogo berri baten bidez, modu aktiboan aurkitzeko haren natura nabarmena, biodibertsitate aberatsa eta ondare historikoa. ‘Uribarri Ganboako urtegia. Esperientzia turistikoen katalogoa‘ gidak inguruko enpresek bideratutako herritar guztientzako 15 jarduera proposatuko ditu, besteak beste, barruko hondartzak, argazkiak ateratzeko ibilbideak, zikloturismoa, mendiko ibilaldiak, birding, urpekaritza, astronomia eta kayak bidezko kirol arrantza.

Cristina Gonzalez Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuak aurkeztu du proposamen berria asteazken honetan. Turismo garapeneko estrategia integral baten barruan dagoela adierazi du, eta «Araba kalitatezko helmuga iraunkor gisa finkatzea, sektorearen sasoiz kanpoko eskaintzan aurrera egitea eta bidaiarien fluxuak lurraldeko eskualde guztietan banatzea» dela helburua.

Nabarmendu duenez, esperientzia turistikoen katalogo berriarekin, «Gasteizko ateetan dugun naturgune paregabe bat ezagutarazten dugu, eta arabarren eta bisitarien eskura jartzen ditugu lekua ezagutzeko planak, urtaro guztietan gozatzeko aproposak direnak». «Gainera, eta hori garrantzitsua da, inguruko enpresei tresna bat eskaintzen diegu Araban jarduera, aberastasuna eta enplegua sortzen jarraitzeko«, gaineratu du.

Marc Currius izan da ekimena garatzeaz eta gauzatzeaz arduratzen dena. ‘Uribarri Ganboako urtegia. Esperientzia turistikoen katalogoa‘ proposamena paperezko 64 orrialdeko argitalpen bat da, eta eskuragarri egongo da Arabako udalen eta eskualdeen turismoko bulegoetan datozen egunetan. Gidarekin batera, aurkezpenak eta sustapen kanpainak egingo dira sare sozialetan ikus-entzunezko materialen bidez.

Katalogoaren sarrerako kapituluak urtegiaren historia, ezaugarriak eta espazio natural gisa izan duen bilakaera azaltzen du, eta ondorengoak, Landako eta Garaioko barnealdeko hondartzei buruzko jakingarriak ematen ditu. Jarraian, inguru horretako turismo aktiboko enpresek natura, fauna, flora eta urtegiko ondarea bizi izateko, sentitzeko eta gozatzeko eskainitako 15 esperientzia deskribatzen ditu.

NATURA ETA ONDAREA

Esperientzia horiek bi gairen inguruan bildu dira. Lehenak, ‘Urtegia urte osoan zehar‘ izenekoak, hamar esperientzia jaso ditu, Natura 2.000 Sarean sartutako eremuaren aberastasun naturala lau urtaroetan ezagutzeko, hala nola gaueko hegaztien behaketa, orkidea basatien zeharreko ibilbidea, udazkeneko koloreak eta oreinaren marrualdia, eta argazkiak ateratzeko ibilbidea.

‘Urpean geratutako historiak‘ bigarren multzoak, berriz, Ganboa haranaren iragana ezagutzeko bost esperientzia eskaintzen ditu, besteak beste, urpean geratu ziren antzinako herri eta eraikinen aztarnak ikusteko gidaturiko urpekaritza, antzinako herrien historia eta inguruaren biodibertsitatea interpretatzeko ibilbideak, urtegiaren historia ezagutzeko presarako interpretazio bisita eta eremuaren ikuspegi berri baten eskaintza kayaketik.

Eunate F. Domínguez

Eunate F. Domínguez

Gomendatutako albisteak

Abierto el plazo para solicitar ayudas para cubrir los gastos extraordinarios de las familias de acogida

3 meses ago

El Alavés cede a José de León al Ponferradina

1 mes ago

Albiste ezagunenak

  • Álava prohíbe el uso de barbacoas y máquinas debido al alto riesgo de incendios

    0 shares
    Share 0 Tweet 0
  • El calor dará el jueves una tregua a la Llanada, pero seguirá “muy intenso” en el sur de Álava

    0 shares
    Share 0 Tweet 0
  • El consejero Mikel Jauregi ha visitado nuevos laboratorios digitales en ZIV, que buscan impulsar desde Euskadi la tecnología para las redes eléctricas del futuro a través de un plan de inversión de 36 millones de euros

    0 shares
    Share 0 Tweet 0
  • Cómo disfrutar durante todo el año del Embalse de Ullíbarri-Gamboa

    0 shares
    Share 0 Tweet 0
  • Los trabajadores del Servicio de Intervención Social de Álava se han movilizado para exigir un convenio que garantice la ‘dignidad’ y han criticado la propuesta ‘insuficiente’ de la patronal

    0 shares
    Share 0 Tweet 0

Gorbeia Gaur

Gorbeia Gaur representa la fuerza del periodismo local, con el compromiso de contar de primera mano lo que ocurre en los pueblos y barrios de Euskadi.

Categorías

  • Actualidad
  • Aramaio
  • Arratzua-Ubarrundia
  • Bilbao
  • Cultura
  • Deportes
  • Economía
  • El Tiempo
  • Ez aurkitua
  • Legutio
  • Ocio
  • Política
  • Salud
  • Sucesos
  • Urkabustaiz
  • Vitoria
  • Vitoria-Gasteiz
  • Zigoitia
  • Zuia

Información Gorbeia Gaur

  • Aviso Legal

  • Condiciones de Uso

  • Política de Privacidad

  • Cookies

  • Accesibilidad

  • Publicidad
  • Contactar

© 2026 Gorbeia Gaur.

Welcome Back!

Login to your account below

Forgotten Password?

Retrieve your password

Please enter your username or email address to reset your password.

Acceder
No Result
View All Result
  • Gorbeia
    • Aramaio
    • Arratzua-Ubarrundia
    • Legutio
    • Urkabustaiz
    • Zigoitia
    • Zuia
  • Política
  • Sucesos
  • Deportes
  • Ocio
  • Economía
  • Cultura
  • Salud
  • El Tiempo

© 2026 Gorbeia Gaur.