14 de julio de 2026
  • Acceder
es Castellano eu Euskara
Gorbeia Gaur
No Result
View All Result
  • Gorbeia
    • Aramaio
    • Arratzua-Ubarrundia
    • Legutio
    • Urkabustaiz
    • Zigoitia
    • Zuia
  • Política
  • Sucesos
  • Deportes
  • Ocio
  • Economía
  • Cultura
  • Salud
  • El Tiempo
Gorbeia Gaur
  • Gorbeia
    • Aramaio
    • Arratzua-Ubarrundia
    • Legutio
    • Urkabustaiz
    • Zigoitia
    • Zuia
  • Política
  • Sucesos
  • Deportes
  • Ocio
  • Economía
  • Cultura
  • Salud
  • El Tiempo
No Result
View All Result
Gorbeia Gaur
No Result
View All Result

Arabako Arte Eszenikoen Tailerrak 2026-2027ko ikasturterako matrikulazioa ireki du

por Eunate F. Domínguez
7 julio, 2026
in Cultura

Arabako Arte Eszenikoen Tailerrak 2026-2027ko ikasturterako matrikulazio epea ireki du astelehen honetan. Aurten ere, eskolak prestakuntza proposamen askotarikoa eta adin guztietara egokitua eskainiko du, 3 urtetik helduarora artekoa, hain zuzen ere.

Arabako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, datorren ikasturteko berrikuntza nagusien artean, nabarmentzekoa da 18 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzendutako talde berri bat sartu dela, eta Los Molinoseko egoitzan emango zaie eskola, 20:00etatik 21:30era.

Arabako Arte Eszenikoen Tailerrak ikastaroen ohiko egiturari eutsiko dio, adinaren eta mailaren arabera antolatuta. Horrela, haurrak eta gazteak hiru adin tartetan banatuko dira: 3-5 urte, 6-10 urte eta 11-14 urte, eta gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez lan egingo dute.

15 eta 18 urte bitarteko gaztee dagokienez, ‘Gazteentzako antzerkia’ lantzeko ikastaroak eskainiko dira, non talde lana eta sormena sustatuko diren, ikasleak interpretaziora eta norberaren sorkuntzara hurbilduz. Era berean, 18 eta 22 urte arteko gazteen talde espezifikoa sortu da, adin tarte horretarako prestakuntza eskaintza handitzeko.

Helduentzako eskaintzan, ‘Hastapena’ eta ‘Prestakuntza I’ ikastaroak mantenduko dira, eta ‘Antzerki musikala’ ikastaroa 18 urtetik gorakoentzat izango da (lehen 15 urtetik gorakoentzat zen).

Matrikulazioa astelehen honetan ireki da, eta online egingo da www.tae.araba.eus webgunearen bidez. Epea irailaren 8ra arte egongo da zabalik. Zalantzak argitzeko, telefonoz ere jar daitezke harremanetan (945 28 45 42), edo posta elektronikoz (tae@araba.eus). Onartutakoen zerrendak irailaren 9an argitaratuko dira, eta plazak irailaren 10etik 16ra formalizatu beharko dira. Ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira.

Tailerrak urteko tarifa publikoak aplikatzen ditu, osorik edo hainbat kuotatan ordain daitezkeenak, eta hainbat hobari ditu: %20 familia ugarientzat kategoria orokorrean eta %50 kategoria berezian, eta %20 gutxienez bi seme-alaba matrikulatuta dituzten familientzat bigarren seme-alabatik aurrera, langabeentzat eta DSBE edo BGD jasotzen dutenentzat, %33ko desgaitasun maila edo handiagoa egiaztatzen duten ikasleenzat, eta genero indarkeriaren biktima diren emakume eta beren seme-alabentzat.

Eunate F. Domínguez

Eunate F. Domínguez

Next Post

Los centros cívicos y polideportivos de Vitoria actuarán contra la LGBTIfobia

Gomendatutako albisteak

Galbiati Baskonia quiere «liberar» uno en Badalona

1 mes ago

Omoruyi, en los últimos días para renovar su contrato

3 meses ago

Albiste ezagunenak

  • Bajo la Catedral de Santa María se encontraba un manuscrito desconocido y el regreso de Carlos Mena, protagonistas de la 44. edición del Festival de Música Antigua

    0 shares
    Share 0 Tweet 0
  • Zuia ha puesto en marcha un proyecto de vivienda en caseríos antiguos

    0 shares
    Share 0 Tweet 0
  • Cafés Foronda ha obtenido nuevamente una certificación internacional en lo que respecta al sabor

    0 shares
    Share 0 Tweet 0
  • Cine al aire libre, este verano en 21 localidades de Álava

    0 shares
    Share 0 Tweet 0

Gorbeia Gaur

Gorbeia Gaur representa la fuerza del periodismo local, con el compromiso de contar de primera mano lo que ocurre en los pueblos y barrios de Euskadi.

Categorías

  • Actualidad
  • Aramaio
  • Arratzua-Ubarrundia
  • Bilbao
  • Cultura
  • Deportes
  • Economía
  • El Tiempo
  • Ez aurkitua
  • Legutio
  • Ocio
  • Política
  • Salud
  • Sucesos
  • Urkabustaiz
  • Vitoria
  • Vitoria-Gasteiz
  • Zigoitia
  • Zuia

Información Gorbeia Gaur

  • Aviso Legal

  • Condiciones de Uso

  • Política de Privacidad

  • Cookies

  • Accesibilidad

  • Publicidad
  • Contactar

© 2026 Gorbeia Gaur.

Welcome Back!

Login to your account below

Forgotten Password?

Retrieve your password

Please enter your username or email address to reset your password.

Acceder
No Result
View All Result
  • Gorbeia
    • Aramaio
    • Arratzua-Ubarrundia
    • Legutio
    • Urkabustaiz
    • Zigoitia
    • Zuia
  • Política
  • Sucesos
  • Deportes
  • Ocio
  • Economía
  • Cultura
  • Salud
  • El Tiempo

© 2026 Gorbeia Gaur.